2013-10-14

ETXABARRI

2013-11-10

ETXABARRI HERRIA-ETXABARRI-IRANTZU




Etxabarri herritik abiatuko gara San Mames baselizaren ingururaino. Eskuinetarantz joko dugu. Behin ermita atzean utzita, pista utziko dugu ezkerraldetik. Alanbre hesia zeharkatu eta aurrera.

0:15 o. Hariztian zehar. Eskuinaldetik bidegurutze bateraino. Hemen, ezkerreko bideari ekingo diogu, pertsona bat sartzeko moduko zuloa duen haritz baten ondora iritsi arte. Han, bidea, zidortu egingo da eta berehala izango dugu aurrez-aurre Etxabarriko orratz zuta. Bost minutu geroago bihurgune handi batean basoan, pagadian, sartuko gara eta hainbat jira-biraren ostean, bidexkak mendilerroaren gainaldean jarriko gaitu.

0:40 o. Gainaldea. Ezkerretik IPAR-MENDEBALDERA joko dugu amildegiaren ertzetik hurbil. Aurreranzkoak ez du galerarik: 0:47 o. Azantzako Haitzak lehenengo,1:00 o. Etxabarri ondoren, 1:17 o. Larraitza geroago. Ondoren, bospasei trikuharri ikusiko dugu eta Irantzurako bideari ekingo diogu. 


Deskribapen hau, Montes de Navarra liburutik (Sua edit.) hartua da. 

Una vez  en Larraitza seguiremos hacia Irantzu visitando la media docena de dólmenes que hay por el camino.